miércoles, 8 de junio de 2011

TXANOGORRITXU

Oso pozik ibili gara gure lehenengo grabazioa egiten.
Ipuin ezagun bat aukeratu dugu denok parte hartu ahal izateko.
Lan izugarria egin dugu: ipuina berridazten, pertsonaiak aukeratzen, ikasten...eta batez ere, grabatzen.
Pertsonaiak kopiatu ditugu liburu batetik "Caperucita Roja. Trabaja tu cuento", PARAMON argitaletxekoa, berriz paisaiak tailerretan egin ditugu denon artean.
Oso motibagarria izan da, ziur errepikatuko dugula.

martes, 5 de abril de 2011

BIRZIKLAIA

Gai honetan ere, ikasi dugu zein garrantzitsua den birziklatzea inguruarentzat eta baita pertsonentzat ere, edo ikasleek esaten duten bezala, Lurra, bat besterik ez daukagulako eta Lurrik gabe non biziko ginateke?
Bideo honetan birpasatu daiteke gelan landu duguna.




Eta orain bideoa ikusi ondoren ea gai zareten ikasitakoa praktikan jartzeko e?

Dena dela, beti bezala, galdera batzuk prestatu dizkizuet birpasatzeko ikasi duguna. Aukera batzuk dituzue, baina jolas guztietan galderak berdinak dira.
Niri gehien gustatzen zaidana WORDSHOOT izena duena da.
Asmatzen baduzue nola jolasten den esango didazue, bestela gelan esango dizuet zer egin behar den.


Click here for larger version

lunes, 4 de abril de 2011

EKOIZPENAK...

Gai honetan, produktu desberdinen ekoizpena ikusi dugu. Ez dugunez aukerarik izan lantegi batera joateko hori ikustera, konformatu gara you tubeko bideo hauekin.




domingo, 3 de abril de 2011

MIROREKIN BUELTAKA

Kostatu zaigu baina azkenean Joan Miroren biografia bukatu dugu.
Fin finak ibili dira ikasleak, informazioa biltzen, irudiak aukeratzen, formatoa erabakitzen...
Oraingoz ez dugu grabatu baina ideia hori da, grabatzea idatzi dutena, ea lortzen dugun!



Badakizue blog honetan, gehien bat, teknologia berrien inguruan
ikasten ari garena praktikan jartzen dugula.
Orain programaziora hurbildu gara,
horregatik SCRATCH programarekin ibili gara.
Hauxe da egin dudan lehenengo lana, espero dut zuen gustokoa izatea.
Lehenengoa denez, ez dut oso ondo asmatu nola egin behar den batzutan objektuak ez nahasteko baina klikatu ondoren ateratzen bazarete pantailatik hobeto doa asuntoa.

Hor behean uzten dizuet helbidea, klikatu eta agertuko zaizue galdeketa.




Scratch | Proyecto | Miró-proiektua-1

jueves, 3 de marzo de 2011

JOAN MIRO GURE GELAN

Oraingo honetan, Miróren lana aurkezten dugu. Hasiera batean, Koloreak, formak, margotzeko estiloa....behatuko dugu, gero Miróren biografia idazten saiatuko gara eta bukatzeko gu ere artistak izango gara.




sábado, 5 de febrero de 2011

UNIBERTSOA

Ikasitakoa aprobetxatuz, ikasleekin egindako galdeketa ipiniko dut.
Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak dira. Unibertsoa ikasten ari gara eta bururatu zitzaigun ondo egongo litzatekeela edukiak birpasatzeko galdeketa hau prestatzea.
Argazkiak internetetik hartutakoak dira, Astromia izeneko web batetik.
http://www.astromia.com/fotosolar/index.htm


Unibertsoa on PhotoPeach